Artea, artilea eta lurraldea etengabeko elkarrizketan

Artisautza eta berrikuntza:
Karrantza haranetik mundura

Tapiz handietatik moda osagarrietara; arte instalazioetatik gastronomian edo kiroletan aplikatutako diseinuetara, bertako zuntz baten aukera berriak aztertzen ditugu, balio ekologiko eta kultural handia duena: karrantzar ardiaren artilea.

Proiektu bakoitzak erakusten du euskal artilea ez dela material bat soilik, baizik eta benetakotasuna, identitatea eta diferentziaketa ematen dituen kontakizun bizia edozein testuingurutan. Berritzen den eta nazioarteko merkatuetan bidea egiten duen zuntz bat, beti ere lurraldean erro sendoak mantenduz.

Ezagutu gure proiektuak

Artileshell — Ternuarekin lankidetza

Bertako artilea mendian babesteko gai den ehun tekniko bihurtzea.
Ternuarekin batera egindako ideazio prozesu bat, Artileshell sortu zuena, euskal artilea outdoor-ean erabiltzen duen jaka aitzindaria, tokiko berrikuntza nazioarteko merkatu batera proiektatuz.

Mugaritz — Gastronomia berrikuntza

“Artilea mahaian metafora bihurtzen denean.”

Mugaritz jatetxearekin lankidetza sortzailea, artilea kontzeptu eta material gisa aztertuz natura, artea eta gastronomiaren arteko mugak zalantzan jartzen dituzten esperientzia kulinarrioetan.

BBK Live 2024 Tapiz Handia

40 metro karratu artile nazioarteko agertoki batean.
Artista eta komunitatearekin lankidetzan ehundutako tapiz monumentala, BBK Live festibalaren agertoki nagusia janzteko, karrantzar artilea ikono kultural bihurtuz.

Maldeojo Optikatelier — Betaurreko markoak

“Begirada artilearen bidez.”
Mutur Beltz-en artilea barnean txertatzen duen diseinu garaikideko markoa, optikako berrikuntza eta landa memoria batuz.

Euskadiko Federazioaren pilotak

"Artzainen eskuetatik pilotalekura."
Historikoki euskal landa kirolarekin lotutako artilea, pilota artisauen moduan itzultzen da, teknika tradizionala eta kirol materialen berrikuntza fusionatuz.

Kombucha radical — Mūn Kombucha-rekin

Karrantzar artilezko fundak Radikal kombucha freskoa mantentzeko. Hartzidura eta artilea, diseinu jasangarria eta landa erroa batzen dituen lankidetza.

Karrantzar artilezko tapeteak — Waman jatetxea

2025eko apirilean Waman jatetxearekin lankidetzan aritu ginen karrantzar ardiaren artilea mahaira eramateko. Mendia eta itsasoa batzen dituen platu baten euskarri izan ziren ehun tapeteak sortu genituen: gatzatua antxumekin, codium algarekin eta itsas letxugaren izozkiarekin.
Tapete hauek ez dira euskarri estetiko soilak: beroa, kontakizuna eta koherentzia ematen diote platuari, artilea balio ekologiko eta kulturala duen lehengai gisa aldarrikatuz. Basque wool-ak ez duela soilik berotzen, baita istoriak kontatzen, emozionatzen eta eraldatzen ere berretsi duen lankidetza.

Etorkizun jasangarri baterako aliatuak

Gure lorpenak aliantza estrategikoen eta berrikuntzarekiko konpromiso sendoaren emaitza dira.
Errespetua, ekitatea eta ongi komuna partekatzen dituzten bazkideak bilatzen ditugu, adimen kolektiboa sustatuz tradizioa eta etorkizuna lotzen dituzten ideiak, proiektuak eta produktuak sortzeko.