Molinar Karrantza banatzen den 49 auzoetako bat da. Haran hau Bizkaiko udalerririk zabalena da, bere bihotz berdea. Mutur Beltzetik, toponimoen ondare ikusgarri honetan jartzen dugu arreta, gure ingurunearekiko maitasun eta errespetu handiz diseinatutako poltsa eta osagarri ezberdinei izena emateko. Ikulutik kalera, artilea moztetik diseinura.
Edizio mugatua
Mutur Beltz eta R-evoluciona Larru Tailerra Karrantzatik eta Bilbotik elkartu dira aparteko lankidetzak sortzeko. Poltsa/ motxila bakarrak, eskuz egindakoak “Mutur Beltz wool fabric” esklusiboarekin, gure ardien artilezko oihala, landare-larrugintzarekin amaitua. 🐑🌿 Artisautza, tradizioa eta iraunkortasunaren fusio perfektua. 💫 Murgil zaitez sorkuntza bakoitzaren dotorezia eta benetakotasunean! ✨👜
«Mutur Beltz•Wool fabric» Karrantza Haraneko artzaintza mantentzen laguntzen du, Bizkaian; karrantzar ardia desagertzetik salbatzen laguntzen du; paisaia babesten du eta tokiko merkataritza sustatzen du. Kalitate handiko hariak dira eta urte asko iraun diezazkizuke behar bezala zaintzen badituzu. Ahalik eta gutxien garbitzea gomendatzen dizugu, usaina hartzen badu, aireztatu besterik ez duzu egin behar, artileak usainak erraz galtzen baititu eta zikintzen bazaizu, eskuz garbitzea gomendatzen dugu beti ur epeletan.
Mantentze-argibideak: Gure poltsa eta osagarrien ekoizpenean, artilezko ehuna, kotoi organikoa eta landare-larrugintzako larrua nahasten dira. Marruskadurak edo orbanak izanez gero, kaltetutako eremua xaboi neutro batekin delikatuki garbitzea gomendatzen da, gehiegizko marruskadurak saihestuz. Ehunezko zatia ur epeletan (30 ºC gainditu gabe) murgil daiteke, baina ez da gomendatzen larruz egindako zatiarekin egitea.

Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.