Parka honen barrua algodoi ekologikoz forratua dago eta gure Beldur txakur maitagarriaren estanpazio artesanal ez-toxikoa aurkituko duzu… Babesletxetik etorri zen izen horrekin, “beldurra” esan nahi du euskeraz. Beldur beldurra zuen txakur bat zen, jendearen beldurra, beste txakurren beldurra, kotxeen beldurra, zarataren beldurra. Beldurra Beldurrentzat autobabeseko tresna izan zen. Baina, Beldur ez zen beldurra izan zuen bakarra, ezagutzen duzu inoiz zerbaitez beldurrik izan ez duen inor? Nik ere ez. Mundu guztiak izan du beldurra bizitzaren une batean.
«Mutur Beltz • Wool fabric»ek Bizkaiko Karrantza haraneko artzaintza mantentzen laguntzen du; karrantzar ardia desagertzetik salbatzen laguntzen du; paisaia babesten du eta tokiko merkataritza indartzen du. Kalitate handiko hariak dira eta urte asko iraun diezazkizuke behar bezala zaintzen badituzu. Ahalik eta gutxien garbitzea gomendatzen dizugu, usaina hartzen badu soilik aireatu dezakezu, artileak usainak erraz galtzen baititu eta zikintzen bazaizu lehorrean garbitzea edo eskuz ur epelarekin garbitzea gomendatzen dugu.
Ontziratzea %100 birziklagarria da eta ingurumenarekin errespetuzkoa.

Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.