Herboso Karrantzako 49 auzoetako bat da. Toñin aitonaren auzoa da, Bizkaiko udalerririk zabalena, bere bihotz berdea. Mutur Beltzetik toponimo-ondare ikusgarri honetan jartzen dugu arreta, poltsa eta osagarri ezberdinei izena emateko, gure ingurunearekiko maitasun eta errespetu handiz diseinatuak. Ikuilutik kalera, zintzarritik diseinura.
Herboso diseinua gure artile birjinezko ehun berritik eta kotoi organikozko forrutik sortua. «Herboso poltsa ederra»…. 💫 Zabala eta Mary Poppinsen izpiritua duena.
40 x 38 cm gutxi gorabehera.
«Mutur Beltz•Wool fabric» Karrantza Haraneko artzaintza mantentzen laguntzen du, Bizkaian; karrantzar ardia desagertzetik salbatzen laguntzen du; paisaia babesten du eta tokiko merkataritza sustatzen du.
Kalitate handiko ehuna da, eta urte askotan iraun dezake behar bezala zaintzen baduzu. Ahalik eta gutxien garbitzea aholkatzen dizugu, usaina hartzen badu, aireztatu dezakezu besterik gabe, artileak usainak erraz galtzen baititu, eta zikintzen bada, ur epeletan eta beti eskuz garbitzea gomendatzen dugu.


Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.