Parka honen barnea algodoi ekologikoarekin forratua dago eta gure Beldur txakur maitagarriaren estanpazio artesanala, ez toxikoa aurkituko duzu… Babesletxetik etorri zen izen horrekin, euskeraz “beldurra” esan nahi du. Beldur beldurra zuen txakur bat zen, jendearen beldurra, beste txakurren beldurra, kotxeen beldurra, zarataren beldurra. Beldurra Beldurrentzat autobabeseko tresna izan zen. Baina, Beldur ez zen beldurra izan zuen bakarra, ezagutzen duzu inoiz zerbaitez beldurrik izan ez duen inor? Nik ere ez. Mundu guztiak beldurra izan du bizitzaren une batean.
«Mutur Beltz • Wool fabric»-k Bizkaiko Karrantzako Haraneko artzaintza mantentzen laguntzen du; carranzana ardiak desagertzetik salbatzen laguntzen du; paisaia babesten du eta tokiko merkataritza indartzen du. Kalitate handiko hilatura da urte askoz iraun dezakeena behar bezala zaintzen baduzu. Ahalik eta gutxien garbitzea gomendatzen dizugu, usaina hartzen badu aireatu besterik ez duzu egin behar, artileak usainak erraz galtzen baititu eta zikintzen bazaizu lehorrean garbitzea edo eskuz ur epelarekin garbitzea gomendatzen dugu.
Ontziratzea %100 birziklagarria da eta ingurumenarekin errespetuzkoa.

Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.