Zezura poltsa bakoitza bakarra da, nahiz eta patroi beraren arabera eginak izan, tailerrean geratzen zaizkigun «Mutur Beltz•Wool fabric» ehun desberdinen hondarrekin sortuak baitira, gure hondakinak ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin. ‘Zero Waste’ mugimenduarekin bat eginez, arte handiz…
Zezura Karrantza banatzen den 49 auzoetatik bat da. Haran hau Bizkaiko udalerririk zabalena da, bere bihotz berdea. Mutur Beltzetik arreta jartzen dugu ondare toponimiko ikusgarri honetan gure poltsa eta osagarri desberdinei izena emateko, gure ingurunearekiko maitasun eta errespetu handiz diseinatuak. Ikuilutik kalera, joaretik diseinura.
Poltsa hau Mutur beltz artilezko ehun batekin egina dago, algodoi organikozko forrua du eta barnean eskuz egindako serigrafia ez-toxikoa dauka. «Mutur Beltz•Wool fabric»-ek Bizkaiko Karrantzako Haraneko artzaintza mantentzen laguntzen du; karrantzar ardia desagertzea saihesten du; paisaia babesten du eta tokiko merkataritza sustatzen du.
Kalitate handiko ehuna da, eta urte askotan iraun dezake behar bezala zaintzen baduzu. Ahalik eta gutxien garbitzea aholkatzen dizugu, usaina hartzen badu, aireztatu dezakezu besterik gabe, artileak usainak erraz galtzen baititu, eta zikintzen bada, ur epeletan eta beti eskuz garbitzea gomendatzen dugu.
ZAINKETAK
Kalitate handiko ehuna da, eta urte askotan iraun dezake behar bezala zaintzen baduzu. Ahalik eta gutxien garbitzea aholkatzen dizugu, usaina hartzen badu, aireztatu dezakezu besterik gabe, artileak usainak erraz galtzen baititu, eta pieza igurtzi edo zikintzen bada, eremu hori xaboi neutroarekin leunki garbitzea gomendatzen dugu, gehiegizko igurtziketa egin gabe. Ehunezko zatia ur epeletan murgil daiteke (inoiz ez gainditu 30º), baina inoiz ez larruz egindako zatia.

Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.