Badakigu diruak ez duela zoriona ematen. Baina askoz zoriontsuagoak gara gustatzen zaigun diru-zorroarekin! Formatu txiki, eroso eta naturala gure txanponak eta gauza txikiak eramateko.
Diru-zorro hau «Mutur Beltz•Wool fabric» erabiliz egina dago, %100 EUSKAL artile birjinezko ehuna eta kotoi organikozko forrua duena.
Kontxa Karrantza banatzen den 49 auzoetako bat da. Izan ere, Haraneko auzo neuralgiko bat da, non Udaletxea, anbulategioa, dendak, tabernak, bankuak eta bere izena daraman ikastetxea dauden.
Mutur Beltzetik, arreta jartzen dugu bere auzoen toponimoen ondare ikusgarrian, poltsa eta osagarri desberdinei izena emateko, gure ingurunearekiko maitasun eta errespetu handiz diseinatuak. Ukuilutik kalera, joaretik diseinura.
«Mutur Beltz•Wool fabric»-ek Karrantzako Haraneko artzaintza mantentzen laguntzen du, Bizkaian; Karrantzako ardia desagertzea saihesten laguntzen du; paisaia babesten du eta tokiko merkataritza sustatzen du. Kalitate handiko harilketa da, urte askotan iraun dezakeena behar bezala zaintzen baduzu. Ahalik eta gutxien garbitzea aholkatzen dizugu, usaina hartzen badu, aireztatu dezakezu, artileak usainak erraz galtzen baititu, eta zikintzen bazaizu, ur epeletan eta beti eskuz garbitzea aholkatzen dugu.

Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.