INTERESGARRIAK IZAN DAITEZKEEN GALDERAK
Egon adi gure blogari! Sare sozialetan ere jarrai gaitzakezu eguneratzeetarako.
Gure produktuak eskaeraren arabera egiten dira, "made to order-Enkarguz egina" kontzeptupean. Horrek esan nahi du, zure erosketa egiten duzunean, jantzia bereziki zuretzat egiten dela, 15-30 eguneko ekoizpen-denborarekin gutxi gorabehera. Produktu bat "made to order-Enkarguz egina" bada, informazio hori bere fitxan zehazten da. Bestela, produktua stockean dagoela esan nahi du eta bi edo hiru lanegunetan bidalketarako prestatuko da.
Entregarekin arazorik ez izateko, helbidea adierazteaz gain, derrigorrezkoa da telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat ematea, zurekin harremanetan jarri ahal izateko.
Sormena maite dugu! Ideiaren bat baduzu buruan, jar zaitez gurekin harremanetan eta ikusiko dugu nola egin dezakegun errealitate. Mutur Beltzekin zure esperientzia bakarra izatea nahi dugu.